8vet eskemm Arizmendi Ikastola/Diwan Jakez Riou
Ostiral goizean ailegatu gara Kemperrera hamabi orduko bidaia egin ondoren. Nekatuta egon arren eta gosari gozoa hartu eta gero lehenengo eguneko ekintzak burutu ditugu : kirol partiduak, lehenengo solasaldiak eta eskolako liburutegian aurreskua eta oparien hartu emana. Oso harrera polita eduki dugu.

Goude merenn e oamp aet e kêr gant o skolajidi hag hor re da vezañ degemeret gant Loig Philippon, kuzulier karget en ti-kêr a yezh ha sevenadur Breizh. Kaset e oa ar strollad gant ar c'houblad sonerien Yann Rivière/Fañch Guillou.
Bazkaldu eta gero oinez joan gara Kemperreko udaletxera, bertan harrera ofiziala egin digute. Loig Philippon, udaletxeko ordezkariak hitz batzuk bota ditu eta guk Mikel Laboaren Txoriak Txori abestu dugu. Indarrak berreskuratzeko lunch bat zegoen prest guretako.



